Etxean edonork eduki dezakeen elikagaiekin egin daitezken hainbat errezeta

Errezetak

Marmitako:

Osagaiak:

  • Atunaren azalak eta hezurrak, kg erdia inguru
  • 8 koilarakada handi oliba olio birjina estra
  • 2 azenario, xerretan moztua
  • 2 baratxuri ale
  • Tipula bat, zatitua
  • Porru bat, zatitua
  • Ura
  • Pipermorro gorri bat
  • 2 piper berde
  • Uretan beraturiko 2 piper txorizeroen mamia
  • Tipulin bat, pikatua
  • 4 patata eder
  • Katilukada bat tomate saltsa
  • 400 g atun, dadotan moztua
  • Perrexil xehatua
  • Gatza

Elaborazioa:

  1. Salda egiteko: Kazola batean, 2 koilarakada oliotan, su bizian eztituko ditugu azalak eta hezurrak, eta barazkiak gaineratuko ditugu ondoren, baratxuri ale bakarra, zurituta. Urez oparo estali, gatza eman eta 15 minutuan eduki dezagun guztia irakiten. Iragazi.
  2. Marmitakoari segida emateko, su eztian betiere, 4 koilarakada oliotan beratuko ditugu 5 minutuz piperrak eta tipulina, ongi pikatuak.
  3. Beste baratxuri alea xehatua erantsi eta biraka eragin guztiari, zuritu, pobreen moduan puskatu eta barazki hondo horretan edukiko ditugu minutu batzuetan beratzen.
  4. Tomate saltsa erantsi eta beste minutu batzuk edukiko dugu guztia gozatzen.
  5. Ondoren, oparo estaliko dugu guztia aurrez egindako saldarekin. Gatza eman eta su eztian edukiko dugu kazola, patata puntuan eta xamur egon arte.
  6. Bukatzeko, padera batean 2 koilarakada olio ipiniko ditugu eta ongi berotu ondoan, atun dadoak salteatuko ditugu hartan. Bizkor egin behar da hau, arraina lehor ez dadin.
  7. Patata saldan irauliko dugu ondoren hegaluzea. Gatz puntua neurtu eta zuzendu ondoan, perrexila hautseztatuko dugu gainean.
  8. Berehala zerbitzatu behar da, lehortu egingo baita atuna berotasunean luzaro egonez gero.

Patata tortila:

Osagaiak:

  • 2 dl oliba olio
  • 200 g tipulin, pikatua
  • 100 g piper berde, pikatua
  • baratxuri ale bat, pikatua
  • 800 g patata, zurituak eta dadotan moztuak
  • 8/9 arrautza fresko
  • Gatza

Elaborazioa:

  1. Padera zabal batean olioa isuri eta gero, bizi-bizi piztuko dugu sua. Olioa ongi berotu dela sumatu orduko, tipulin pikatua, piperra, baratxuria eta patata irauliko ditugu, eta bizkor irauliko dugu guztia bitsadera batez, gaiak egokiro nahas daitezen. Garrantzitsua da patatei sutara baino lehen gatzik ez ematea. Horrela lortuko dugu pure ez bihurtzea. Hobe dugu arrautza joa gerokoan gazitzen badugu, askoz hobeago aterako zaigu tortilla horrela jokatuta. Su ertainean jarriko dugu ondoren padera eta 30 minutuan edukiko dugu dena berotzen, barazkiei eraginez egiten ari direla sumatu orduko.
  2. Tarte horren ondoan xukatuko dugu olioa, padera iragazki baterantz makurturik edo, bitsadera batez, barazkiak paderatik atereaz. Erreserban utziko dugu tortilla mamitzeko erabiliko dugun olio partea eta paper xurgatzaile batez garbituko dugu padera, geroago erabiltzeko.
  3. Ontzi batean hautsi eta joko ditugu arrautzak, gatza oparo emanez. Barazki xukatuak erantsiko dizkiegu arrautzei. Su bizian jarriko dugu berriro padera eta olio tanta batzuk isuriko ditugu hartan, erreserban utzitakotik hartuta. Arrautza-salda isuriko dugu ondoren, azal kurruskari bat eragiteko moduan, eta zirkulutan eragingo diogu paderari hondoa itsats ez dakion. 30 bat segundo igaro ondoan, irauli egingo dugu tortilla beste plater baten laguntzaz eta mamitzen utziko dugu beste aldetik, padera, olio tanta batzuk gehiago isuri ondoan, ongi berotu eta gero.
  4. Azkenik, plater batean ipini eta entsalada berde batekin zerbitzatuko dugu tortilla.

Gazta tarta:

Osagaiak:

  • 1 kilo krema gazta
  • 7 arrautza handi
  • 500 ml. Esne-gaina,% 35 koipekia
  • 400 g Azukrea
  • Koilarakada bat gari-irin

Elaborazioa:

  1. Osagai guztiak pisatzen ditugu bol zabal batean krema gazta jarri
  2. Arrautzak banan-banan edo binaka gehitu eta nahastu. Oso ondo sartu gero
  3. Azukre pixka bat bota, eta nahastu aldi bakoitzean, azukrearen pikorra nabaritu arte.
  4. Irina gehitu, aldez aurretik bahetuta, eta ondo integratu
  5. Esnegaina gehitu eta nahastu. Emaitzak nahasketa homogeneoa izan behar du
  6. Labea 210 gradu zentigradutan berotzen dugu
  7. 25 zentimetroko diametroko labe zirkular moldagarri bat erabiliko dugu.
  8. Lehenbizi zimurtu eta busti dugun paper sulfurizatuz forratuko dugu moldea. Ondo xukatu eta moldean jarri
  9. Bota dezagun tartaren orea paperezko molde forratuaren barruan
  10. Laberatu 10º zentigradutan, goian eta behean beroarekin, 40/45 minutu inguru. Gogoratu aurrez berotutako labea dugula
  11. Tarta gehiegi gorritzen bada eta oraindik laberako denbora geratzen bazaio, goiko zatia aluminiozko paperarekin estaliko dugu.
  12. Denborak aurrera egin ahala, gogoratu labe bakoitza mundu bat dela eta denborak gutxi gorabeherakoak direla, tarta aterako dugu. Gutxienez 4 edo 5 orduz utziko dugu pausatzen, erabat hoztu arte.